XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina arraroa bazen ere, behingoz, plan honi ez zion ohizko xarma aurkitu.

Eta bestalde, gogoeta handiak egiteko astirik ere ez zuen izan, ama deika ari bait zitzaion... eta ez zeukan inork esan beharrik zertarako zen.

Astelehenetan, amaren lore-antolaketarako klase-eguna zen, eta Gerryk arduratu behar izaten zuen sukaldeaz.

Zeregin handirik ere ez zuen izaten, amak prest uzten ziona ateratzea baizik; gehienetan igandeko soberakinak aprobetxatuz egindako zerbait.

- Gaur enpanadila barrubeteak eta aza gorria, bihotza - esan zion Mary Jonesek Gerryri, amantala kendu eta mahaiaren bueltan joanez labekoari begiratu txiki bat ematera.

Eta sagar erreak ondoren.

Zazpi t`erdietarako dago dena kalkulatua, konforme?.

- Konforme!- erantzun zion Gerryk, irribarre zabal-zabalaz.

Ama harrituta geratu zen.

- Zer gertatu da?- galdetu zion Jones andreak, betoskoa jarriz.

Tupina bete esne harrapatu duen katua bezala ematen duzu! Behingoz ez al dago protestarik afaria atera behar duzulako?.

Gerryk ez zion zuzenean begiratu nahi.

- Ez dakit zer esan nahi duzun - eta edalontzi bat urez betetzen hasi zen.

- Ez, e?- galdetu zion amak, irribarre maltzur samar baina maitagarriz.

Ez ote du zerikusirik oraintxe izan duzun telefono-dei horrekin? - eta Gerry zeharo txundituta utzi zuelarik, galdetu zion: Nor zen? Clive Rowlings?.